Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

DONOSTIAK EZIN DU GEHIAGO ITXARON

Liburuxka PDF formatoan.

Donotiaren nire ikuspuntua

María José Usandizaga, Donostiako alkatetzara hautagaia.

Donostiak ezin du gehiago itxaron. Hamasei urte hauetan, urtez urte ikusi dugu denbora nola joaten den, hiriaren proiektuak udalean atzeratzen dira eta gure arazoek berdin jarraitzen dute. Etxebizitzen alorrean aurrez aurreko planik gabe jarraitzen dugu, autobus-geltokirik gabe, Topoaren geltokirik gabe Altzan eta Intxaurrondon, Karlos I.aren hiribideko bidea kendu gabe, Intxaurrondoko lubakia estali gabe, kirol-porturik gabe…

Iritsi da donostiarrok nahi dugun hiria berreskuratzeko garaia:

Donostia askea, terrorismoaren eta kale borrokaren mehatxurik gabe. Donostiar guztiok bakean bizi ahal izateko Donostia; pertsonekiko, beren bizitzekiko eta beren ideiekiko begirunearen eta bizikidetzaren eredu.

Auzo guztiak integratuko dituen hiria. Auzoen hobekuntza bere lehentasunen erdi-erdian jarriko duena, beren arazoak konpontzeko, erdigunearekin eta beste auzoekin konektatzeko, donostiarron bizi-kalitatea hobetzeko. Donostiar guztiona.

Garraio-sistema modernoa eta eraginkorra izango duen hiria, Donostiaren hiri-ezaugarrietara eta mugikortasun-beharretara egokitua. Hiriko eta eskualdeko komunikabide modernoa, bizkorra eta eraginkorra izango duena: Euskotren metroa.
Lasai ibiltzeko aukera emango digun Donostia segurua, Udaltzaingoa auzo guztietan izango baitugu gure lasaitasuna ziurtatzeko.

Etxebizitza gehiago izango dituen Donostia, etorkizuna gazteengan ikusiko duena eta hauei benetan lagunduko diena, hiriaren bizitzan parte hartzen utziz, enplegua eta aisia, kirol eta astialdirako aukerak garatuz, beren ekimenei sostengua emanez eta beren sormena eta bultzada sustatuz.

Udal sendoa, hurbilerraza eta elkarrizketara irekia izango duen hiria; Donostia etengabe hobetzea beste kezkarik izango ez duena, lehenbailehen lortzeko Donostia berriz ere beti egon den erreferentziako lekuan egon dadin, bizi-kalitateagatik, berritzeko eta hobetzeko ahalmenagatik. Bertan gustura bizitzeaz gain, harrotasunez beteko gaituen hiria. Ospe handiko hiria.

Horixe da, eta ez beste, donostiarrok nahi dugun Donostia. Maite dugun hiria. Eta Donostiako Alderdi Popularrak eta neuk konpromiso pertsonala dugu hiri horrekin.

Zer da Donostia Plana?

Hiri berari aurkezten zaizkion erronka eta karentziei aurre egiteko, Donostiari atxekitako ideia nahiz proiektuak biltzen dituen txostena dugu.

Hiriaren arazo zein erronken inguruko elkargune bat, donostiarron eskarien erantzun sendoa da.

Udaletxean urteen buruan garatutako lanaren ondorioa da, eta baita Donostiako hiritarrekin eta eragile sozial nahiz ekonomikoekin hasi eta mantendutako elkarrizketen erantzuna ere.

Zergaitik?

Hiri baten etorkizuna eraikitzeko ezinezkoa da pertsonalismoan, edo eta isolatutako nahiz azken orduko ideietara jotzea.

Donostiak hiritar berauen behar, eskari eta helburuei erantzuten dion hiria behar du.

Etxebizitza

Espainia osoko estatuan etxebizitza garestien topatzen den hirian bizi gara eta ia ez da horrelakorik eraikitzen. 2003an, Donostian, Babes Ofizialeko 188 bizitza besterik etziren zabaldu merkatura; 2004an 67 eta 2005ean berriz 64 soilik. Aipatutako hiru urteotan Babes Ofizialeko 319 etxebizitza guztira. Halaber, eta epe berberean, Gasteizen mota honetariko 2.464 bizitza bukatu ziren.

Hirigintza legegintzaldia Gregorio Ordoñezen eskuetara heldu zenean 5.191 etxebizitza lizentzi bermatu ziren, hautetatik 2.012 Babes Ofizialeko izaerarekin.

Etxebizitza alorrean jakina den arazoari aurre egiteko, zeharo azterturiko plana abian jartzeko konpromezua nire gain hartzen dut, 8 urteren buruan, 16.000 bizitza berri eraikiz horrela.

Berrikuntza eta lapostua

Aditutako gazteen emigrazioa jasaten ari da egun Donostia eta ez da etxebizitza eskasiak erakartzen duen arazo soila, lanpostu urritasunari ere badagokio. Oraina eta geroa barneratzen dituen hiria eraiki beharra dugu. Donostiar gazteak partaidetzat izango dituen hiria, euren prestakuntza zein gaitasunak erantsiz, beraien hiria da eta. Gazteek jaso eta biziko duten hiria, euren eta beren etorkizuna eraikiko duten hiria, geure ondorengoen hiria.

Sormenaren eta berrikuntzaren hiria bultzatu behar dugu; kultura, teknologia berriak eta osasunari atxekitako sektoreak zeharo barneratuz, eta era berean, formakuntza-sistema zein ezagutzarekin lotura estua mantenduz horrela.

Miramon, Zuatzu… bezalako parke teknologikoetan balio erantsiko enpresak jorratuko ditugu: ikerketa, ezagutza eta zerbitzu-esparruari loturiko enpresa teknologikoak hain zuzen. Eremu berriak, aukeraketa bereziak gainditutako enpresa parke berriak behar ditugu eraikitzeko, etorkizuneko Landarro adibidez, geure unibertsitateen zabalkuntzaren oinarria eta eremua izango dena alegia.

º

Donostia hiri zientifiko eta teknologikoa bihurtzeko asmoa, berrikuntzan oinarritutako sektoreen garapena bultzatuz horrela.

Donostia aipatutako eremu teknologikoan zein aplikazio eta osasun zerbitzuan erreferente internazionala bihurtu.

Zuatzu, Belartza, Landarro eta Errotaburuko guneetan lurzoru enpresariala sortu eta garatuko dugu, sozietate publiko zein pribatuaren eskuhartzea ziurtatuz.

Lanpostua zein ekintza berritzaileen agerpena areagotzeko entitate nahiz erakunde ezberdinen (SPRI, Adegi, Komertzio Bazkundea, Merkatarien Elkartea…) laguntza eskuratuko dugu.

Aurreko puntuarekin loturik, sustapena indartuko dugu, berau lanpostu politiko berrien garapenaren funtsezko motoretzat hartuz eta baita ekintza berritzaileen sortzailetzat ere.

Atzerriko eta espainiar estatuko beste herrialdeetako gazte profesional eta graduatu-ostekoei ateak zabalduko dizkiegu, ostatua eta formakuntza aurreratu eta zientzilariari jarraipena emanez.

Hiru unibertsitateei eta enpresa zein erakundeei erabat lotuta egongo den Ikus-entzunezko alorrera bideratutako bigarren CEMEI (Babes Ofizialeko Lusrsail Industriala) eraikuntza garatzeko ahalmena.

Mugikortasuna eta sarbidea

Kanpoarekiko, eta bereziki gertuko herrialdeetakoekin, egun dugun lotura neurri ugari hartzeko arrazoi sendoa dugu (garraioa, etxebizitza, lurzorua…). Mugikortasuna bermatuko duen garraio-sistema fidagarri baten falta somatzen dugu. Loturen arazoaz une batez ahaztea ahaleginduz, Donostiarako sarbidea geroz eta konplexuagoa da. Urteak aurrera joan ala, Donostiara nahiz bertatik bidaiatzeak geroz eta kostu handiagoa dauka, bai diru aldetik, baina baita denbora aldetik ere. Herriekiko lotura-puntuek egun jasotzen duten garrantzia nabarmenduz, eta arrotza bada ere, Donostia Espainia barruan okerren elkartutako hirietariko bat da.

Egungo Topo-bidea Donostialdeko metroa bihurtzeko asmoa; bidea hedatuz Altza eta Intxaurrondoko auzoetan lurrazpiko geltokiak ipiniz, modu berdineko bidea erabiliko duen Donostia osoko ibilbide bikoitzaz gain.

Donostiako aireportuaren zabalkundea; Hondarribiraino luzatutako bidearen bitartez, Euskotren Topo-bidearekin lotura finkatuz.

Abiadura Handiko Trenaren garapena Hegoaldeko geltokiraino iriskortasunarekin, Loiola erriberetako geltokiaren soterrian geldiunea duelarik.

Egungo saihesbidearen garraio pilaketa leuntzeko bigarren bidearen sorrera, berau bertako garraio-bide bihurtuz.

Donostiako Tranbia Konpainiako autobusen maiztasuna hobetu, hiri barneko autobus-bide partekatuak ezarriz.

Zerbitzu hobea eskaintzeko Donostialdeako eskualdeen Taxi zerbitzua erkidetu.

Ingurugiroa

“Errausketa-instalazioari egokitu dioten kokapena zeharo arbuiatzen dugu: Zubietako eremua karga honetatik libre uzteko konpromezua nire gain hartzen dut”

“Plan Berdea” deritzaion ideiaren garapena.

Miramon parke kultural eta botaniko bezala ustiatzeko helburuaren garapena.

Eremu berdeen lantzea Zuahisti-Bateilla, Aldakoenea eta Konkorenea guneetan.

Urgull mendiaren birsortze plana abian jarri.

Uliarentzako bideratutako plan berezia; birloratze plana.

Gune berdeak, ingurugiroa. Udalerriko instalazioetan eguzki- plakak kokatzeko sustapenak bideratutako proiektua. Bestalde, zehaztapen gehigarri bezala, maskotez oroitzea ezin bestekoa zaigu, gure bozkatzaile askok baidu zakurra bezalako animaliaren bat, eta eurentzako eremuei leku egitea beti defendatu izan dugun arazoa da.

Hautazko energiak. Udal eraikuntzetan eguzki-plakak ezartzea.

Kontaminazioari uko egiten dion argiztapena.

Proiektu estrategikoak

Tabakalera, aldaketaren muina

Tabakaleraren esparruan kultura garaikidearen gune internazionala sortzeko garapen osoa: Hegoaldeko geltokian eremu komertzial propioz osaturiko VIALIA proiektuaren garapena, Abiadura Handiko Trenaren geralekua, trenbidearen gainazalean eraikin bertara sarrera bermatzen duen plaza eraikitzeko eboluzioa, bidaiari eta bisitarien joanetorriak xurgatzeko ahalmena duen lurpeko aparkaleku zabal baten eraikitzea Federico García Lorca hiribidean, hirugarren eremuaren antolaketa Mundaiz pasealekuan, Kristina-Enea parkearen aurrean Hotel berri baten sorrera.

Donostialdeako Topo-Metroa

Donostiako garraiobide arazoei irtebidea aurkitzeko aposturik bikainena dugu honakoa. Metroa da jende kopuru ugaria garraiatzeko bide egokiena: berritzailea eta azkarra. Metroaren eraikitzeak, ezagunak ditugun maiztasun eta garraiatzeko ahalmen kuantitatiboaren abantailak direla eta, Donostiaren bizi kalitate maila nabarmenki igotzen lagunduko luke, autobus bidaiariek garraiobide berrirako aldaketa erraztuz horrela, eta bereziki, garraiobide partikularraren erabilera hiriaren erdialdean murriztuz. Euskotrenek luzatutako azpiegitura geure esku dugu. Egin dezagun baliagarri. Berau hirian barneratzea besterik ez zaigu falta, bidaiari guztiek, Altzatik hasi eta Intxaurrondorainokoek, Aietek zein unibertsitate eremukoek, Irundik zein Zarauztik ailegatzen direnek, Lasarte nahiz beste herrialde batzutakoek, Donostiarako sarbide zuzena izan dezaten. Gijon, Cadiz, Malaga bezalako hirietan bideratzen ari diren antolamendua da honakoa, baita Durango bezalako leku arinagoetan ere. Zergaitik ez dugu ba guk, zerbitzu publikoaz gain, beharrezkoa den honako azpiegiturarik izango?

Kontxako pasealekuaren lurperatzea

Inguratzen duen zirkulazioa lurperatuz, Kontxako ibilbideaz bere osotasunean baliatzea irudikatu al dezakezu? Hiriko oinezkoen eremu zabalena sortzeko proiektuaren jabe da Partidu Popularra, ezaugarritsuena den eta amestu daitekeen ingurune ezin hobean gainera, Mirakontxan loratutako eremua, egun autoek betetzen duten guneraino luzatuz, ibilbide, bidexka, eskultura zein bidegorri ugariz jositako parkeak sortuz, hau guztia kontxako badia atzekaldean duelarik. Zalantzarik gabe gure hiria eraldatzen duen proiektua dugu honakoa, iraganean izandako donostiaren fisonomia gogora ekarriz.

Urumeako ibai-parkea

Donostiarentzako ibaiaren 8km-ak berreskuratzea ezinbestekoa zaigu. Proiektuak zuhaitzez josiko du erriberako eremu guztia, oinezkoentzako pasealekuz, osagai berdeez, bidegorri eta kirol guneez, zonalde guzti hau ibilbide bikainez jorratzeko horrela, Martutene, Loiola eta Loiola erribera auzoetatik, Donostia bertaraino helduz, igaroko den birsortutako ibaiaren ondoan.

Elkargune geltokia

Proiektua onartu eta 10 urte pasata, bere kokapenari buruzko gora-beherak topatzen ditugu oraindik. Elkargune geltokia juntura eta lotura zuzena izan nahi duen Donostiarentzat ezinbestekoa da. Honakoa dugu AVEaren zein Euskotren-Topoaren, eta etorkizuneko autobus geltokira irisgarritasuna biltzeko eremurik egokiena. Hiriarekin egokien lotutako zonaldean dago, garraio pisu guztia erdialdera bidaltzeko inolako beharrik gabe.

Donostiako aireportuaren hedatze prozesua

Milioi bat bidaiari onartzen duen aireportuaren jabe gara, berau bertako pista zabaltzearen ezak mugatzen duelarik. Zerbitzu-hiria den Donostiak, kalitatearen erreferente izanik, beharrezkoa duen azpiegitura da aireportua; konekta dezagun Eukotren-metroarekin, bideska soil bat dela medio.

Balioanitzeko Pabilioia

Trinkete eta diskotekaren eraisketaren ondoren, Anoetako estadioaren ondoko kirol orubea berregiratu, egun hutsik dagoen eremu horretan balioanitzeko pabilioi garaikidearen eraikuntza bultzatuz.

Urdaneta kaleko eraikina

Udaltzaingo eta Suhiltzaileek eraikina hutsik utziko dutela kontuan hartuz, udaletxe berria erdialdeko zonalde honetan kokatzeko proposamena, eraikin garaikide, funtzional eta erosoa izanik hiritarrentzat.

Gazte ekintzaileentzako 2. CEMEI eraikinaren garapen berria Landarron

Hiria etengabe zabaltzen doa. Unibertsitate pribatu zein publikoaren zabalkuntza aintzat hartzekoa da, Landarro ingurunean, Auditz Akular-en garapen berrian: gazteek euren proiektuak jorratu eta berauen enpresak kokatu ahal izango dituzten eraikinez landu eremu hau, geure etorkizuneko hiria garatzeko eta bertako baloreak mantentzeko biderik egokiena izango da.

Kirol portua

Donostia da Espainia Hegoaldean kirol portuaren hornidurez baliatzen ez den kostako hiriburu bakarra. Gipuzkoan Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio eta Hondarribiak badute jada honelakorik. Zergatik itsasora zuzenki bideraturiko Donostia bezalako hiriak ez du halako azpiegitura garrantzitsurik? Turismo zein aisiaren motore bilakatuko litzateke.

Aieteko Kultur Etxea

Aieteko auzotarrek urteak daramatzate Kultur Etxe baten eskaria egiten. Auzoaren erdialdean kokatutako, eta udalaren eskumenekoa den, espazio berri honek Kultur Etxeek lantzen dituzten eremuei buru-belarri ekingo dion eraikina gauzatzea bideratuko du, Aieteko jauregiko proposamena baino leku gehiagoz baliatuz, ondarea mantenduz eta argi naturala arnastuz, bunker itsuratik aldenduz honela.

Intxaurrondoko lubakiko estaldura osoa

Proiektu hau behingoz ikuspuntu global batetik aztertzea ezinbestekoa da, esparru bertako baliabide guztiak hoberentzeko, auzokide eta hiriari, bere osotasunean, errentagarritasun gorena bermatzeko horrela: batetik, Arrotibitxulo gunean kirol instalazio izugarriez jositako eremuaren proiektu ederra garatu dezakegu Intxaurrondo, Bidebieta eta Larratxo-Herrerako auzokideek esparru honetatik onura aipagarriak jaso ditzaketelarik.

Irakasleentzako egoitza Rozanes-en

Gaztelua eraitsi zen, baina lurzoruak hutsik darrai. Gure hirira heldu diren eta ostaturik aurkitzen ez duten unibertsitateko irakasleei zuzendutako egoitza eraikitzeko proiektuaren proposamena luzatzen dugu guk. Egoitza etxe hau ostalaritzaren erdigune berria izan liteke, gure gazte baloreen berezitasunak dastatu daitezkeen jatetxe eta kafetegia barneratuz bertan.

Urgull mendia

Hiriko museoa hain garrantzitsua, baina era berean hain utzia dagoen zonalde honetan kokatzeko ideia darabilgu. Ingurua atondu eta interesgune bezala bultzatu.

Irisgarritasun plana

Igogailu eta eskailera mekanikoak San Roke, Zuhaisti: Virgen de la Estrella. Aizkorri mintegia, Juan Karlos lehenetik San Pedrora, Berra-Darieta zonaldeetan.

Egiako Lurrazpiko pasabidea

Egia eta erdialdeko zonaldeko garraio pilaketa nabarmen leunduko duen proiektua dugu honakoa. Atotxa eta Egia bertako bizilagunek egunero jasaten duten zirkulazio bolumen izugarriari irtenbidea bilatu eta aurkitu behar zaio. Iztuetako zubibidean gerora burutu beharko litzatekeen edozein jokamolde onartuko luke konponbide honek. Proiektu hau gabe ezingo genuke Iztuetako zubibidean inolako mugimendurik gauzatu, erdialdetik Egiarako sarbideen behin-behineko itxiera ekarriko bailuke, eta alderantziz, Egia zentrutik guztiz isolatuta utziaz.

Karlos I. aldaeraren ezabaketa

10 urte daramatzate auzoa bitan banatzen duen bide honen aurrean irtenbidea eskatzen bizilagunek. Partidu Popularrak gobernuan zegoen garaitan Foru Aldundiaren eskaeretara erabat egokitzen zen plana aurkeztu zuen. Alkatearen lidergo faltak, lehentasuna behar lukeen obra honen gauzatzea alde batera uztea ekarri du.

Lurpeko aparkaleku berriak

Altza: anbulategia, Larratxo pasealekua.

Ondarretako lorategiak, Bidebieta: Salvador Allende.

Erdialdea: Foruen pasealekua, Gernikako Arbola, Zaragoza Plaza.

Egia: Frantziako ibilbidea.

Gros: Manteo, Lapurdi pasealekua, Zuberoa Ibilbidea.

Intxaurrondo: Zubiaurre pasealekua.

Vinuesa, Ondarreta, Karlos I. eta bizikletentzako lurrazpiko aparkalekua Boulebardean.

Aipameneko gaitasun eta kalitatezko Hotel berriak

Donostia bezalako hiriena da etorkizuna, zeinak kalitate eskaintza izugarria luzatzen duen. Erreferente internazionala izan nahi badugu, gure ahalmen osoaz baliatu beharko dugu, jasotzen ditugun bisitarien zerbitzura hotel, azpiegitura garaikideak, eta beti ere kalitatezkoak, ipiniz.