Donostia da donostiarrok maite dugun hiria. Baina gaur egun daukagun hiria ote da zuk nahi duzun Donostia?
Donostiaren egoera aldatzea nahi baldin baduzu, erraza da oso egin beharrekoa. Pasa ezazu orrialdea. Itxi begiak eta pentsatu. Gero, ireki begiak eta esaguzu nolako Donostia nahi duzun. Nahikoa da gezi bakoitzean Donostiari buruz zer pentsatzen duzun, zer sentitzen duzun eta zer nahi duzun idaztea. Gezi bakoitzeko ideia bat. Zure lehenengo zortzi ideiak.
Eta bidal iezazkiguzu. Guztion artean egia bihurtuko ditugu. Gure konpromisoa, beti bezala, zurekin batera Donostia hobetzearen alde aritzea da. Elkarren artean erabakiko dugulako Donostiaren etorkizuna.