Martutenek ezin du gehiago itxaron. Segurtasun handiagoa eskatzen dute, ekipamendu hobeak, irisgarritasun hobea eta kudeaketa eraginkorragoa.
Ibaiari bizkarrez bizi den auzoa iraultzeko konpromisoa hartzen dugu, eta Urumeako Ibai Parkeari ekingo diogu eta oinezkoentzako guneak, berdeguneak eta astialdikoak sortuko ditugu ibai-bazterrean.
Martuteneko barrutia sortzeko konpromisoa, udal-bulegoekin eta administrazioa dezentralizatuta…n
Hona hemen nire konpromisoa:
Auzoan trafikoaren arazo handia konpontzea. Errepide nagusia saturatuta dago eta ibilgailu asko eta asko hartzen ditu egunean. Hori da arazo nagusia, errepideak auzoa erditik zatitzen du, kutsadura akustiko handi eragiten du, trafiko astun handia jasaten du eta oso arriskutsua da inguruko oinezkoentzat.
Pasealeku bat sustatzea Urumea ibaiaren ertzean, Pilarreko koloniaren parean, jarlekuz, berdegunez eta haurrentzako jolaslekuz hornituta. Inguru hori oso hondatuta eta andeatuta dago gaur egun.
Ibaian zehar bidegorriak egitea auzoa hiriaren erdialdearekin komunikatzeko.
Martutene pasealekuan espaloia zabaltzea, batez ere gaztelekuaren parean ibiltzen diren oinezkoentzat, eta oinezkoen pasabide bat ezartzea gazteek errepidea zeharkatzen dutenean izaten den arrisku handia saihesteko.
Auzokoei ikastolako patioa erabiltzeko baimena ematea, udalak ikastolaren estalkian inbertsio handia egin zuela kontuan hartuta. Patioko ateak igande eta jaiegunetan irekitzea.
Arraun Lagunak arraun-elkartea entrenatzeko zentro bat eraikitzea.
Noizbait ere, eta Odon Elorzak hainbestetan emandako hitza bete ez duenez gero, auzo-etxe bat egitea.
Osakidetzarekin dagozkion kudeaketak egitea auzoan anbulatorio bat eraikitzeko.
Auzoan merkataritza-jarduera sustatzea.
Auzoa hiriaren erdialdearekin konektatzen duten autobusen maiztasuna hobetzea. Lehen autobus bat zegoen 10 minutuz behin, orain maiztasuna 15-20 minutukoa da.
27. poligonoaren inguruak egokitzea, oso andeatuta daude eta: zonako argiztapena hobetzea, abiadura-motelgailuak ezartzea eta abar.
Skate park bat eta gazteei zuzendutako kirolgune gehiago egitea.
Herritarren partaidetzako bileretan hartzen diren erabakiei men egitea, Martuteneko plazarekin gertatukoa berriz gerta ez dadin, azkenean Odon Elorzak nahi zuen bezalaxe egin baita.
Martutene pasealekuaren atzealdeko argiztapena futbolzelaiarekin parean hobetzea, eta espazio hori egokitzea, oso andeatuta dago eta.
Loiolako Hipika Lore-Toki lursailera lekualdatzea eta lursail horretan etxebizitza berriak eraikitzea.
Atari Eder erretiratuen etxea intsonorizatzea, auzoerkidegoarekin gatazkarik izan ez dadin.
Kaleko hezitzaileentzat ordezko lokal bat bilatzea, erretiratuen elkartearekin lokala partekatzearen ondorioz sortzen ari diren bizikidetza-arazoak saihesteko.
Aralar Mendiaren kalean hautsita dauden galtzadarriak aldatzea.
Erniomendi kalean falta diren kale-argiak ezartzea.