Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Actuaciones por barrios

INTXAURRONDO:

Intxaurrondok ezin du gehiago itxaron Zubiaurre pasealekuko lubakia estali gabe.

Segurtasun handiagoa. Auzoan Udaltzaingoaren ikuskariordetza sortzea. Segurtasun arazoak daude oraindik ere auzoko gune jakin batzuetan eta auzokoek diotenez udaltzainak ez dira asko azaltzen.

Intxaurrondok Topoaren geltoki bat behar du Donostia erdialdera iristeko … 10 urte baino gehiago daramagu horren zain.

Hona hemen nire konpromisoa:

Intxaurrondo Iparraldea:

RENFEren lubakia auzotik igarotzen den tartean osorik estaltzeko obrak hastea. Zubiaurre zubitik Txaparrene parkeraino.

Zubiaurre pasealekuko 88 zenbakiaren parean egoera txarrean dagoen espaloia konpontzea.

Zubiaurre zubiaren ondoko parkean baranda berri bat ezartzea, egungoa oso arriskutsua da-eta.

Zubiaurre zubiaren ondoko parkeko eta pilotalekuetako argiztapena hobetzea.

Lourdes-Enea etxea birgaitzea, bertan behera utzia dago-eta. Auzorako ekipamenduak eraiki behar ditugu orube honetan: gazteentzako eta adinekoentzako apartamentuak lursailaren zati batean, gainerako parte publiko baterako utziz, ehun urtetik gorako zuhaitzak mantenduz. Etxe honetan erretiratuen etxe bat ere egoki daiteke.

Lizardi bideko irisgarritasun-arazoa konpondu beharra dago hainbat eskailera mekaniko egokituz Zubiaurre eta Zarategi pasealekuan artean.

Intxaurrondo Hegoaldea:

Auzo osoan oinezkoen segurtasuna hobetzea, Otxoki pasealekuan, Buztintxulo kalean eta Txarako biribilgunearen irteeran batik bat, eta semaforoak ezartzea autobus-garajeen ondoko Marrutxipiko biribilgunea bezalako gune korapilatsu eta arriskutsuetan.

Zona osoko espaloiak beheratzea.

Intxaurrondoko zentro zibikorako proiektatutako igerilekuaren tamaina handitzea, auzoan dagoen eskari guztirako oso txikia baita, eta kirol-espazioa kulturari dagokionetik bereiztea.

Sagastieder pasealekua oinezkoentzako gune bihurtzea. Horretarako, parkeko argiztapena hobetuko da (aldameneko eraikinak argizta ez ditzan), espazio osoko landareontziak handiagotuko dira (oso egoera txarrean daude) eta Otxokitik datorren trafikoaren zarata isolatuko duten zuhaitzak ezarritik dira. Halaber, haurrentzako jolaslekua berritzea, zaharkituta eta baldintza txarretan baitago, eta errepidetik oso hurbil gainera.

Ameztagaña parkea egokitzeko obrak haste eta zonan futbolzelai bar ezartzea..

Galizia pasealeku osoan asfaltozko zorua eta pinturarik gabe daude oinezkoen pasabideak hobetzea.

Hiriaren erdialdearekiko zuzeneko konexioa egokitzea zuzen garraio publikoaren bitartez.

Buztintxulo kaleko 61 zenbakian bertan behera utziak daude lokalak egokitzea gazte-elkarteek edo auzo-elkarteek erabiltzeko.

Haurtxokoaren baldintzak hobetzea programatutako zentro zibikoan dagozkion egoitza berriak eraiki arte.

Bertan behera utzitako Eusko Jaurlaritzaren garajeak egokitzea

Auzoko anbulatorioa errazago iristeko moduko beste egun batean kokatzea, handiagotzea eta baliabide gehiagoz hornitzea.

Auzotik, Egia zeharkatu behar izan gabe, Amararantz zuzenean iristeko sarbide bat egiteko aukera aztertzea.

Kuarteletik hurbil aparkatzen dituzten salgai arriskutsuen kamioiak aparkatzea eragoztea.

Buztintxulo kaleko 23-25 zenbakietako eskaileretan barandak ezartzea, eskailerak oso irristakorrak dira-eta.

Liburuxka PDF formatoan.