Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Actuaciones por barrios

Gros eta Egia

Grosek ezin du gehiago itxaron aparkatzeko eta trafikoko arazo larriak konpondu gabe.

Egiak ezin du gehiago itxaron hiriaren erdigunearekin zuzeneko eta lurpeko komunikaziorik izan gabe.

Tabakalerako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea(KGNG) izango da hiriaren aldaketaren eragilea, eta zer esanik ez Grosentzat eta Egiarentzat.

Hona hemen nire konpromisoa:

Gros:

Hainbat erreformari ekitea Grosero trafikoa berrantolatzeko, zirkulazioa hobetzeko eta auzokoei lur gaineko eta lurpeko aparkalekuak eskaintzeko. Lurpeko aparkaleku publikoak handiagotu beharra dago. Behar-beharrezkoa da auzo osoan bigarren ilarak desagerraraztea, arazo ugari baitago autoekin eta banatzaileekin.

Motoentzako aparkaleku gehiago ezartzea auzo osoan eta bizikletentzako aparkaleku gehiago Zurriola hondartzan.

Ramon Maria Lili pasealekuan egindako zentzugabekeriari konponbidea aurkitzea, ia erabiltzen ez den bidegorriak ehundik gora aparkaleku-plaza desagerrarazi ditu-eta.

Sekundino Esnaola kalean TAOaren gehiegikeriak zuzentzea.

Mirakruz kaleko merkataritza-zonari berariazko bultzada ematea, bertan behera utzia dago-eta. Zonako saltokiak biziberritu egin behar dira eta negozioak ixteko egungo joera eragotzi.

Ostalaritzak auzoan izan duen eginkizuna berreskuratzea, biziberritzeko baliabide guztiak jarriz eta hainbeste saltoki itxi daitezen eragotziz. Tamalez, Groseko ostalaritzak gaur egun ez du garai baten izan zuen indarra.

San Ignazio parrokiako dorrea argiztatzea, bere birgaitzea osatuz lehen mendeurrena bete ondoren.

Sekundino Esnaola kaleko espaloietako zoladura hobetzea, oso higatuta eta irristakorra dago-eta. Oso arriskutsua da oinezkoentzat eta urte asko darama berritu gabe. Gauza bera Bermingham, San Frantzisko eta Zabaleta kaleetan ere. Presakoa da Galtzada Nagusiko autobus-erreian zementuzko bereizgailua kentzea eta bere ordez homologatutako beste bat ezartzea.

Biteri plaza, eskolak barne, osotasunean berrizko lanei ekitea.

Auzo osoan segurtasuna hobetzea, gero eta delinkuentzia gehiago baitago Txofre eta Katalunia plazetan.

Saguesko zona bere onera ekartzea eta biziberritzea, horretarako kirol-portu bat eraikiz Monpasen. Halaber, zona horretan hotel bat kokatzeko aukera aztertzea. Sagues atzealdean San Blas inguruko argiztapena hobetzea.

Zurriola pasealekuko gasolina-zerbitzugunea beste leku batera aldatzeko aukera aztertzea eta Nafarroa hiribideko gasolina-zerbitzugunearen atzealdea txukuntzea, ez baitago batere zaindua.

Manteoko kiroldegiko kirol-eskaintza hobetzea eta errehabilitaziorako igerileku bat eraikitzeko aukera aztertzea. Manteoko zelaiguneko obra-hondakinak kentzea eta lursail horretan apartamentuak eraikitzea gazteentzat edo adinekoentzat.

Auzoko gazteei ikastetxeetako patioetara sartzen uztea, kirola doan egiteko aukera izan dezaten.

Zurriola ikastolaren parean bidegorriari jarraipena ematea.

Udarako Open Zone berreskuratzea (surflariak) eta Zurriola hondartzan armairu gehiago ezartzea surflarien beharrak asetzeko.

Okendo Kultur Etxea neurri handiagoan inplikatzea auzoko kultur bizitzan.

Jarduera/batzar gehiago bultzatu behar dira auzoan.

Kursaal jauregian ekitaldiak/batzarrak egin daitezen bultzatzea.

EGIA:

Ibilgailu-trafikorako lurpeko bide bat eraikitzea Mandasko Dukearen pasealekua, Tabacaleraren parean, Frantzia pasealekuarekin komunikatzeko RENFE geltokiaren azpitik, hiriaren erdigunearekiko sarbide zuzena eta erraza sortuz.

Igogailu bat egokitzea zuhaizti plazaren atzealdean, Virgen de la estrella etxeen ingururaino.

Blas de Otero plaza asfaltatzea.

Mandasko Dukearen Pasealekuaren atzealdean mutiloiak ezartzea galtzadarriak espaloira igotzen diren autoetatik babesteko.

Jaialai aldapan argiztapena hobetzea Mirakruz kalearekiko bidegurutzetik Karmengo Andre Mariaren kaleraino.

Kultur Etxeko ordutegia zabaltzea, eguerdian etengabea izan dadin, batez ere auzoko askok erabiltzen dituzten interneterako sarbideengatik.

Jareño Kultur Etxean antolatzen diren jaietan zaratak, autoen aparkalekuak eta abar hobeto kontrolatzea.

Jaialai aldaparen erdian dagoen zubiaren egoera hobetzea.

Minibusaren informazioa hobetzea: ordutegiak, ibilbideak eta geltokiak.

Liburuxka PDF formatoan.