Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Actuaciones por barrios

BIDEBIETA-ULIA

Bidebieta auzoak eta Uliako zonak ezin dute gehiago itxaron. Segurtasun handiagoa eskatzen dute, ekipamendu hobeak, irisgarritasun hobea eta kudeaketa eraginkorragoa.

Hona hemen nire konpromisoa:

BIDEBIETA

Auzoan Udaltzaingoaren zaintalde iraunkor bat sortzea. Amaiera eman behar diogu segurtasunik ezari, azken urteotan ebasketa eta lapurretek nabarmen egin baitute gora.

Serapio Mujika pasealekua eta espaloiak asfaltatzea, oso baldintza txarretan daude-eta.

Auzoko zuhaitzak inaustea; zuhaitz askok 8 urte baino gehiago daramate atondu gabe eta horrek arrisku garrantzitsua dakar.

Auzoan berdeguneak areagotzea, eta gaur egun dauden lorategiak hobeto zaintzea.

Bidebietan merkataritza biziberritzeko berariazko plan bat gauzatzea, saltoki asko itxi egin dituzte-eta.

Dorreetako etxabeetako eskailerak eta barandak egokitzea, oso baldintza txarretan baitaude, eta argiztapena hobetzea, gauez nabaritzen den segurtasunik eza baztertzeko.

Oinezkoen pasabideetako marrak pintatzea.

Auzorako Kultur Etxea sustatzea, 13.000 biztanle ditu-eta.

Salvador Allende parkearen baldintzak hobetzea, ez baitago behar bezala zainduta eta argiztatuta. Behar-beharrezkoa da berritzea eta haurrentzako kulunkak eta aire zabaleko kirolguneak ezartzea.

Erretiratuen etxe berriaren fatxadako eta sarrerako argiztapena hobetzea.

Auzoan aparkalekuak eta garajeak egitea.

Itsasoko etxeetako okupen arazoa konpontzea, hor 20 urte baino gehiago daramatzate-eta.

Irisgarritasuna hobetzeko eskailera mekanikoak eraikitzea..

Juan Karlos Gerra kale inguruan igogailu bat eraikitzea, Julio Urkixo pasealekuaren eta Azkuene kalearen artean.

ULIA

Nere konpromisoa:

Udal-mintegien espazioa auzoarentzat komitutako parke publiko bihurtzea.

Auzo osoan espaloiak konpontzea eta gau egin ia ezabatuta dauden zebra-bideak berriz pintatzea.

Bideko argiztapena hobetzea, gune jakin batzuetan batik bat, Ulia pasealekuko 12 eta 14 zenbakietan esaterako..

Uliarako sarbideko semaforoak hobetzea eta sarbideak mantentzea, beti hostoz estalita dauden eskailerak garbituz, bertan istripu bat baino gehiago izan da-eta.

CTSS Donostiako Tranbia Konpainiaren auzoaren goiko aldeetarako zerbitzua areagotzea, ibilbide zabalagoa egungo zerbitzuarena baino maiztasun handiagoarekin egingo duen mikrobus baten bitartez.

Ulia pasealekuko 44 zenbakiko eskailera-buruak zabaltzea.

Rodil kalean hondakinak gaika biltzeko edukiontzi gehiago instalatzea..

Manteoko zelaigunea garbitzea, San Frantzisko kalea oinezkoentzako bihurtzeko obrako hondakinak botatzeko zakartegi bihurtu dute-eta. Multzo osoa, ikastetxea barne, duintasunez tratatzea, eta egungo Manteoko kiroldegiari lotutako igerilekua eraikitzea..

Sagues bertakoentzako aparkalekuak seinalatzea eta autoak espaloi gainean ez aparkatzeko pibotak ezartzeko aukera aztertzea.

Uliako tranbia zaharrera igotzeko bidean (Iradi pasealekua) bertakoen sarrera kontrolatzeko pibot hidrauliko bat ezartzeko aukera aztertzea.

Ulia mendia eta plater-tiroko instalazio zaharrak biziberritzeko plana gauzatzea.

Liburuxka PDF formatoan.