Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Actuaciones por barrios

ANTIGUO

Antigua auzoan zona gehiegi daude gehiago itxaron ezin dutenak: hobekuntzak egin behar dira asfaltozko zoruetan, segurtasunean, argitazpenean, goiko zonetarako irisgarritasuna hobetu behar da, aparkalekuak, ibilbide-amaierara iristen diren eta motorra itzaltzen ez duten autobusen zaratak…

Hona hemen nire konpromisoa:

Auzoan Udaltzaingoaren zaintalde iraunkor bat sortzea herritarrak seguru egon daitezen, batez ere Pio Baroja pasalekuan, Mikelete pasalekuan eta abar.

Lugaritzen, legez kanpoko baratzeen zonan, parke bat eraikitzea, orain bertan behera utzia dagoen lursaila aprobetxatuz.

Ondarretan lurpeko aparkaleku bat eraikitzea..

Mikelete pasealekuan espaloien eta asfaltozko zoruaren egoera hobetzea, oso hondatuta daude eta.

Mikelete pasealekuaren eta Heriz pasealekuaren artean, ikastetxe publikoaren ondoan, eskailera mekanikoak egokitzea.

Aizkorri kaleko eraikinetako goiko aldera iritsiko den igogailu bat eraikitzea.

Erregezainen kaleko asfaltozko zorua eta espaloiak hobetzea.

Heriz pasealeku osoan trafikoaren eta bigarren ilaren arazoa konpontzea.

Matia kale osoan bigarren ilara saihestea eta trafikoaren arintasuna hobetzea.

Txaleten zonako bidegorriaren arazoa konpontzea. Txirrindulariek ez dute erabiltzen eta Zumalakarregi hiribideko oinezkoen espaloitik ibiltzen dira.

Zumalakarregi hiribideko geltokietan autobusentzako sarbideak kokatzea, trafikoa oztopa ez dezaten eta ibilbide-amaierako geltokietan piztuta dauden motorren zaratarik izan ez dadin.

Zarautz kalearen atzealdea egokitzea, legez kanpoko baratzeak eragotziz eta behe-tentsioko lineak lurperatuz 53-55 zenbakien parean.

Zarautz kaleko 51 eta 53 eraikinen artean bertan behera utziak dauden eskailerak kentzea eta zona horretan plaza eraikitzea.

Zarautz kaleko 57 zenbakiko etxea eraistea, antolamenduz kanpo eta bertan behera utzia baitago erabat.

Liburuxka PDF formatoan.