Amara auzokoek ezin dute gehiago itxaron. Karlos 1.afen hiribideko bidea kentzeko eskatzen dute, inoiz iristen ez diren San Rokeko eskailera mekanikoak instalatzeko,auzoko segurtasuna hobetzako, aparkatzeko arazoak, trafikoak argiztapenekoak…..konpontzeko.
Karlos 1.aren hiribideko bidean zeharreko saihesbidearen sarrera kentzea.
Amara auzotik igarotzen diren Euskotreneko trenbide guztiak lurperatzea.
Peñaflorida Institutuaren fatxada eta kanpoaldea birgaitzea.
Jabier Barkaiztegi kalearen atzealdean espaloiak argiztatzea eta egokitzea.
Pio XII.aren plazan trafikoaren saturazio-arazoa konpontzea.
Merkatarien plazako haurrentzako guneak zaintzea.
Anoetan futbol-partidak izaten direnean sortzen diren trafiko-nahaspila eta aparkatzeko arazoak konpontzea.
Illumbeko pasabidea argiztatzea.
Udaltzaingoaren zaintalde iraunkor bat sortzea auzo osoko segurtasuna hobetzeko, gauez batetik bat.
Karlos I.aren hiribideko inguruan merkataritza biziberritzea, igarotzea sustatuz oinezkoentzako eremuen bidez eta argiztapena hobetuz.
Karlos I.aren hiribideko igarobidean segurtasun-kamerak edo ispiluak ezartze.
Gauez argi gutxi dago eta segurtasun-arazoak daude.
Eustasio Amilibia parkean zuhaitzak inaustea eta zaintzea.
Eustasio Amilibia parkean segurtasuna areagotzea.
Birziklatzeko zakarrontziak ezartzea.
Perituen eta enpresa-ikasketen eskola zaharreko inguru osoa txukuntzea, bertan behera utzia eta hondatuta baitago, kristalak hautsiak dituela. Futboleko eta saskibaloiko jokalekuetarako sarbidea ahalbidetzea.
Podabines kaleko parkea hobetzea, saihesbidearen ondoan, bertan behera utzia eta baldintza txarretan dago-eta.
Isabel II.aren hiribideko eta Madrid hiribideko espaloiak hobetzea, oso hondatuta daude-eta.
Isabel II.aren hiribidean zuhaitz berriak ezartzea.
Olaeta plazan eta Armerien plazan arratoiak hiltzako plan bat abian jartzea. .
Soldaduen plazan haurrentzako jolaslekuak, gazteentzako kirol-jokalekuak eta lorategiak ezartzea.
Berritutako Plazetan, Soldaduen plazan esaterako, terrazadun tabernak edo kafetegiak irekitzeko erraztasunak ematea; bizilagunak ez kaltetzeko ezarritako arau munizipalak errespetatuz beti ere.
Armerien plaza biziberritzea.
Trinket zaharraren lursailean erabilera anitzeko pabiloi bat eraikitzea.
Felipe IV.aren hiribidean ikasketen plaza osotasunean berritzea eta Felipe IV.aren hiribidearen atzealdeko inguru degradatuta birgaitzea.
Madrid hiribidean autoen gehiegizko abiadura kontrolatzea eta arazoa konpontzea.
Arcco merkataritza-zentroa bultzatzea.
Instalatu berri dituzten zabor-edukiontzi berriak aldatzea, oso txikiak direnez poltsak ez baitira sartzen sarrerako zuloetatik.
Auzoko irisgarritasunaren arazoari behingoz aurre egitea: Eskailera mekanikoak eraikitzea Autonomia eta Osasun Iturri kaleen artean, eta Osasun Iturri kalearen eta San Roke Kalearen goiko aldearen artean. Zonarik presakoena Osasun Iturri kalea da, 12 zenbakiaren parean.
Easo plazako espaloiak beheratzea, euria ari duenean urez estaltzen baitira eta oinezkoek ezin dute bertatik ibili.
Oso egoera txarrean daude Osasun Iturri kaleko fatxadak birgaizteko plan bat abian jartzea.
Easo plazan oinezkoentzako bulebar handi bat egitea auzokoentzat, Euskotreneko trenbideak lurperatu ondoren.
Auzoko merkataritzari bultzada bat ematea.
Bellas Artes eraikina birgaitzea, auzotik hurbil dagoenez bisitari asko erakar bailezake zona onetara.
San Roke kalearen goiko aldean espaloiak eta galtzadak berritzea, espaloiak oso estuak eta oinezkoentzat ibilgaitzak baitira eta galtzadetan ez baitira bi ibilgailu sartzen gurutzatzen direnean..
Aski bazterrera utzia dagoen San Roke kalearen goiko aldea osotasunaren biziberritzea.
Auzoan haurrentzako jolaslekuak ezartzea..
San Bartolome berriko zonan kirol-instalazioak sustatzea.
San Bartolomeko urbanizazio berriarekin eraitsi nahi dituzten Easo plazako bi eraikin historikoak iraunaraztea.