Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Actuaciones por barrios

ALTZA-HERRERA-LARRATXO

Altzak ezin du gehiago itxaron. Auzokoek segurtasun handiagoa eskatzen dute, ekipamendu hobeak, irisgarritasun hobea eta kudeaketa eraginkorragoa.

Altzan Udaltzaingoaren ikuskariordetza kokatzeko konpromisoa hartzen dugu.

Altzako barrutia sortzeko konpromisoa, udal-bulegoekin eta administrazioa dezentralizatua.

Inguru osoko irisgarritasuna hobetzeko konpromisoa, itxaronaldirik eta atzerapenik gabe, eta gero eraitsi behar diren proiektu zentzugabeak egin gabe.

Noizbait ere, lurperatutako topoaren geltoki bat Altzako erdigunean kokatzeko konpromisoa, hiriko erdigunearekin eta etorkizuneko Euskotren metroarekin konektatua.

Hona hemen nire konpromisoa:

Larratxo

Larratxo pasealekuaren behealde osoko espaloien egoera hobetzea. Hor bizi da hiritar-kopururik handiena, 11 zenbakiaren eta Larratxo plazaren artean, eta espaloiak hondatuta daude, zikinak, zaharrak… Espaloien garbitasuna hobetzea, gaur egun uste izatekoaren azpitik egon arren ez baitituzte inoiz mahuka batez garbitu. Antzeko egoera daude Txirrita Bertsolariaren pasealekuko espaloi asko.

Irisgarritasunaren arazoari behin betiko konponbideak ematea. Une honetan, bi urte eta erdi ezertxo ere egin gabe eman ondoren, joan den udan inauguratu beharko ziratekeen bi igogailu instalatzen ari dira, eta eskailera mekaniko batzuentzako “bidea” eraikitzen ari dira igogailuetatik oso metro gutxira. Askoz ere eraginkorragoa izango zatekeen eskailera horiek Barrio tabernaren parean kokatzea, erdialdeko zona hori kalearen goiko aldearekin komunikatzen duten eskailera batzuk abiatzen diren lekuan. Larratxo Ikastetxe Publikoaren atzean dauden etxeei zerbitzu egiteko eskailera mekaniko batzuk kokatzea..

Aparkalekuak egitea. Oraindik ere konpondu gabeko kontua da auzoarentzat, inguru honetan garaje-plaza bakar bat ere ez dute 15-17 solairuko “dorreak” eraiki baitira. Auzoak espaloietan aparkatzen dituzte, oinezkoen pasaguneak ez dira errespetatzen… eta azken urteotan prestatu diren 250na ibilgailurentzako edukierako bi aparkalekuak gutxiegi dira nabarmen.

Zona hiri-altzariz eta landareontziz hornitzea, gaur egun ez baitago halakorik eta daudenak zahartuta edo hautsita baitaude. Herdoilduta edo kolpatuta eta hautsita dauden barandak ordeztea.

Zonako merkataritza biziberritzeko plan bat sustatzea, Garbera ireki zenez geroztik krisialdi larrian murgilduta baitago, lokal gehienak itxita.

Larratxo Ikastetxe publikoko lokalak auzoko elkarteentzat eta gizarte-eragileentzat berreskuratzea.

Altza - Erdigunea:

Auzo osoan segurtasuna hobetzea, berariazko ikuskariordetza sortuz auzoan zehar patruilan ibiliko den udaltzaingoko talde iraunkorrarekin.

Larratxoko igoeran trafiko-nahaspila konpontzea. Orain noranzko bakarreko ibilbide bat besterik ez dago eta ezin da Larratxora zuzenean jaitsi. Kendu egin da zuzeneko sarbidea.

Larratxoko igoeran eraiki duten oinezkoen babesgune ulergaitza ordeztea.

Auzokoekin erabakitzea Larratxon kendutako igogailua nola eraiki behar den.

Larratxo pasealekuaren amaieran biribilgune bat egitea.

Altzako erdiguneko merkataritza-zona egokitzea, dorreetan.

Altzako kiroldegia egokitzea, gaur egun dituen akats larriak zuzentzeko: itoginak eta akatsak aldageletan, jokalekuetan eta abar. Birgaitze hori behar-beharrezkoa da Altzako Zabalgune berrian kirol-ekipamendu berria eraiki artean.

Oleta:

Herrera pasealekuko 44 zenbakian autobuserako markesina bat ezartzea.

Herrera pasealekuan, autobus-geltokiaren parean, zebra-bide bat egitea.

Herrera pasealekuaren amaieran, bihurgunea baino lehen, 44 zenbakiaren parean, ezkerraldeko espaloia zabaltzea, auzokoek etxeetara sartzeko aukera izan dezaten.

Oleta aldapan aparkaleku-plazak egokitzea.

Oleta galtzadan gaizki egindako obra hobetzea: espaloia zabaltzea eta erabili ezin den lorategi-tartea kentzea, obra ez baita egin auzokoek nahi zuten bezala

Oleta galtzadan, 9 eta 11 zenbakien artean, jarlekuak azartzea.

Legez kanpoko baratzeetarako sarbidea zuzentzea.

Galtzadako bihurgunea laburtzea, ikuseremu urriagatik ibilgailuentzat eta oinezkoentzat dagoen arriskua desagertzeko.

Jesus-Eneko etxebizitzetarako sarbide-arrapalak asfaltatzea.

Autoak Oleta galtzada osoan aparka daitezen eragoztea.

Oleta galtzadako 19 zenbakiko etxeetarako sarbidean adabaki berriak jartzeko eskatzea.

Oletako bloke batzuetan irisgarritasuna hobetzea, batzuek oso irisgarritasun txarra baitute eta larrialdietako zerbitzuak ezin izaten baitira sartu.

Jesus-Enean eskailera mekanikoak edo igogailua eraikitzea..

Jesus-Eneko ibarbidean bide berri bat sortzea Oleta eta Buenavista komunikatzeko.

Auzo osoan estaldura beltzeko kale-argiak ezartzea, kutsadura saihesteko.

Oletan zehar igarotzen den topoaren trenbidearen inguruak garbitzea: zabor asko eta arratoiak daude hormaren aurreko 4 metroetan.

Merche-Enean konexio-bide bat egitea.

Oletako parkean baldintza txarretan dagoen horma egokitzea.

Oletako parkea estaltzea.

Nerecan – Lardialde:

Altzako anbulatorioaren ondoan lurpean hainbat solairu izango dituen aparkaleku bat eraikitzea.

Anbulatorioa handitzea, orain eraikitzen ari diren etxebizitza berriek dakartzaten behar berrietara egokitzeko.

Anbulatorioaren ondoan lur gaineko parke berri bat egitea.

Nerecan aldean bide berri bat eraikitzea.

Jolastokietako ibarbideko harrobi zaharrean kiroldegi berri bat eta parke berri bat egitea.

Arria:

Arria parkean komun publikoak ezartzea.

Buenavista:

Aparkaleku eskasiari behin-betiko irtenbidea bilatu eta aurkitu.

Oleta eta Herrera artean konexio-bide berriak sortzea Buenavistan barna. A-8 autobiderako sarbidea egitea Lauaizeta aldean.

Berra-Darieta:

Igogailuak eta eskailera mekanikoak ezartzea.

Liburuxka PDF formatoan.