Hona hemen nire konpromisoa:
Aiete Jauregia erabat berritzea, oso egoera txarrean baitago, bertan behera utzia erabat. Aiete Jauregiko lorategiak sustatzea, bertan behera utziak eta babesik gabe baitaude; eta jauregiko lorategietan Topalekuko eraikina gazte eta adinekoentzako zentro zibiko gisa erabiltzeko berritzea eta egokitzea, bertan hotzaldiak, ikastaroak, erakusketak eta antzerki-taldeentzako kulunkak eta jolaslekua berritzea eta bertan dagoen hondarra kentzea, ez baita oso higienikoa haurrentzat.
Auzoen erdialdean anbulatorio bat eraikitzea.
Auzoan trafikoa osotasunean berritzea, plan integral bat gauzatuz zona guztiak lotzeko eta hartara auzoaren barnekomunikazio ona lortzeko, bai oinekoentzat bai ibilgailuentzat.
Auzo osoan irisgarritasuna hobetzeko jarduerak sustatzea. San Rokeko eskailera mekanikoak noizbait ere egitea. Meloditik Morlanseko tunelaraino igogailu bat eraikitzeko aukera aztertzea. San Juan de Dios Ospitalearen eta Anoetako zonaren artean dagon bidea konpontzea eta egokitzea.
Noizbait ere, Bera-Berako espaloiak hobetzea, baldintza penagarrietan baitaude, galtzadarriak hautsita eta oso arriskutsu. Bera-Berako “sugearen” atzealdeko zuhaitzak inaustea, gaur egun oso arriskutsuak baitira etxebizitzarentzat. Bully jatetxearen aurrealdean oinezkoak igarotzea eragozten duten gaizki aparkatutako autoei aparkatzeko aukerak eskaintzea.
Etxadin oinezkoentzako eremu gehiago egitea, inguru horretan haur asko baitaude eta, horrenbestez, oso arriskutsua baita.
Etxadikoak desagertu egin direnez Aieten tenis-pistak egitea, baita erabilera anitzeko aire zabaleko kirol-pistak eta jokalekuak ere.
Puio-Lanberrin eraikitzen ari den ikastetxe berriko patioak irekitzea, auzoko gazteek jaiegunetan bertan jolasteko aukera izan dezaten.
Aieteko parke osoan wifi eremu bat instalatzea.
Ikastetxe Alemanaren ondoan hasten den bidegorria konektatzea, gaur egun ez baitu jarraitasunik.
Hondakinak gaika birziklatzeko edukiontzi gehiago jartzea, batez ere halakorik ez duten La Cumbre bezalako inguruetan.
Auzoaren autobus-komunikazioak hobetzea.
Aieteko gizarte-eragileei baliabide gehiego ematea, beraiek izan daitezen auzoan kultur jarduerak eta era guztietakoak dinamizatuko dituztenak, Katxola baserria inauguratu ondoren gertatzen den bezalaxe, bertan ekitaldi ugariren deialdiak egiten dira eta.