Gure helburua guztion artean etorkizuneko Donostia eraikitzea da, era guztietako jarduerak sustatuz, betiere hiria hobetzeko, bere dinamismoa eta lidergo gaitasuna sendotzeko, eta donostiarren ongizate maila handitzeko konpromisoak ardatz hartuta.

Jaioteguna: 1945eko irailaren 5a
Jaiolekua: Donostia
Egoera zibila:Ezkondua (hiru seme-alaba)
Ibilbide politikoa: María del Carmen Rubio berriki sartu da María San Gilek Donostiako Udalean duen proiektuan, hain zuzen ere Kote Villar zinegotzi popularrak gaixotasun bat tarteko kargua utzitakoan. Edonola ere, trantsizio demokratikoko garaiaz geroztik ari da askatasunak aldarrikatzearen eta Donostian zentroko proiektua sortzearen alde. Unión de Centro Democrático y Social (UCD) alderdiko kidea izan zen lehenik, eta Partido de Democracia Cristiana (PDP) alderdikoa ondoren. Alderdi Popularra zentroaren inguruan berrantolatu zenean, María del Carmen Rubiok berehala egin zuen Gipuzkoako Alderdi Popularrarekin bat, 1989an. Ordudanik alderdi barruko karguak bete ditu.