Gure helburua guztion artean etorkizuneko Donostia eraikitzea da, era guztietako jarduerak sustatuz, betiere hiria hobetzeko, bere dinamismoa eta lidergo gaitasuna sendotzeko, eta donostiarren ongizate maila handitzeko konpromisoak ardatz hartuta.

Jaioteguna: 1951ko abuztuaren 18a
Jaiolekua: Donostia
Egoera zibila: Ezkondua (lau seme-alaba)
Ikasketak: Zuzenbidean lizentziaduna. Banka pribatuan eta abokatutzan aritu da.
Ibilbide politikoa: Gipuzkoako Batzar Nagusietako Talde Popularreko kidea da 1995eko foru hauteskundeez geroztik. Donostialdeako hauteskunde barrutirako produradore-batzarkide hautatu zuten.
1999-2003 legegintzaldian Talde Popularreko bozeramaile izan zen Batzar Nagusietan.
Egun, zerga, ekonomia, osasun eta kirol gaien ardura du Talde Popularraren barruan.
Gipuzkoako eta Euskadiko Alderdi Popularreko Batzorde Exekutiboetako kide da.