Gure helburua guztion artean etorkizuneko Donostia eraikitzea da, era guztietako jarduerak sustatuz, betiere hiria hobetzeko, bere dinamismoa eta lidergo gaitasuna sendotzeko, eta donostiarren ongizate maila handitzeko konpromisoak ardatz hartuta.

Jaioteguna: 1962ko abenduaren 3a
Jaiolekua:Madril
Egoera zibila: Dibortziatua (seme bat)
Ikasketak: Urpekari profesionala
Kimika Zientzietan Diplomatura
Ibilbide politikoa:
Javier Urbistondo azken legegintzaldi honetan sartu da Donostiako Udalean, 1995 eta 1998 artean Hernaniko Udaleko zinegotzia izan ostean. Urte haietan, Hernaniko Udaleko alderdi demokratikoen artean akordioak sustatzen saiatu zen Urbistondo. Horren erakusle, EA-EAJk eta PSE-EEk osatutako udal gobernuari laguntza eman zion puntualki, eta Hernanin askatasun guneak sortzera bultzatu zuen.
1999an, María San Gilek Donostiako Udalean zuen proiektuan sartu zen, eta Zerbitzu Berezietako Zinegotzigoa hartu zuen beregain, hondartzak, hilerriak, suhiltzaileak, babes zibila, ur hornidura, saneamendua eta merkatuak kudeatzeko. Azken hiru urteotan hurrengo proiektuak sustatu ditu Urbistondok: Donostiako lau hondartzek UNE-ISO 14001 Europako kalitate ziurtagiria lortzea, Donostiako hilerria zabaltzeko bigarren eta hirugarren faseen garapena, hileta zerbitzuak kudeatzen dituen sozietatearen sorrera, San Martingo merkatua eraberritzeko proiektua, babes zerbitzuaren birmoldaketa, salbamendua eta suteak itzaltzea, eta ur hornikuntzarako egituren modernizazioa –azken honi esker, bi milioi metro kubiko ur baino gehiago aurrezten dira urtero–.
Elortzak Alderdi Popularra gobernu taldetik bota eta gero, arlo guztietan egitasmo eta proposamenen azterketa sustatzeko ardura hartu zuen Urbistondok.