Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Udalean

Gure helburua guztion artean etorkizuneko Donostia eraikitzea da, era guztietako jarduerak sustatuz, betiere hiria hobetzeko, bere dinamismoa eta lidergo gaitasuna sendotzeko, eta donostiarren ongizate maila handitzeko konpromisoak ardatz hartuta.

Donostiako Udalaren Alderdi Popularraren taldea.

Carlos Sancho Coscolluela

Carlos Sancho

Jaioteguna: 1945eko uztailaren 10a

Jaiolekua: Tauste (Zaragoza)

Egoera zibila: Ezkondua (bost seme-alaba)

Lanbidea: Goi Mailako Industria Ingeniari doktorea

Ibilbide politikoa: Enpresa pribatu batean ingeniari industrial bezala zuen lana utzi eta politikan murgiltzea erabaki zuen bere bizitzako une jakin batean Carlos Sanchok. Horrelako erabakiak ez dira batere ohikoak politikagintzan. Sancho, baina, buru-belarri murgildu zen Alderdi Popularraren proiektu politikoan, oinarritik bertatik lanean hasiz, eta María San Gilek Donostiako Udalean zuen lantaldean sartu zen. Carlos Sanchok 1996an hartu zuen zinegotzi kargua eta paper garrantzitsua bete du PPko udal taldean, proiektu handien garapena sustatuz eta teknikaren zein kudeaketaren arloetan ideia berriak bultzatuz. 1999an PSE-EE eta PP alderdiek gobernu ituna sinatu eta gero, Proiektu eta Obretako zinegotzi izendatu zuten Sancho, eta oso paper garrantzitsua bete zuen. Besteak beste hurrengo lanak egin ziren Donostian Sancho zinegotzi zela: Urumeako laugarren zubia, Berio-Igara bidea, Victoria Eugenia antzokiaren eraberritzea eta Amaiur parkea. Donostia Gipuzkoako metropoli bezala garatzearen defendatzaile sutsua da Sancho eta, horretarako, azpiegiturak hobetu eta sustatu beharra dagoela irizten du, batez ere komunikazioan eta garraioan. Ildo horretan, Donostialdeko minimetroaren aldekoa da, hirirako funtsezko proiektuetakoa honakoa. 2002ko martxoan Odón Elortzak PP gobernu taldetik bota zuenetik, oposizioko zinegotzia da Carlos Sancho, eta, horrez gain, Gipuzkoako PPko koordinatzaile nagusia eta Euskadiko PPko batzorde exekutiboko kidea ere bada.