Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Udalean

Gure helburua guztion artean etorkizuneko Donostia eraikitzea da, era guztietako jarduerak sustatuz, betiere hiria hobetzeko, bere dinamismoa eta lidergo gaitasuna sendotzeko, eta donostiarren ongizate maila handitzeko konpromisoak ardatz hartuta.

Donostiako Udalaren Alderdi Popularraren taldea.

Maria José Usandizaga

Maria José Usandizaga

Jaioteguna: 1951ko martxoaren 15a

Jaiolekua: Donostia

Egoera zibila: Dibortziatua (bi seme-alaba)

Kargua: Gipuzkoako PPko presidentea eta PPko bozeramailea Donostiako Udalean.

Ikasketak: Gizarte Graduatua. Estatuko Administrazio Zibileko funtzionarioa.

Ibilbide politikoa: Maria José Usandizaga 1977az geroztik dabil bizitza politikoan aktiboki parte hartzen. Hasiera batean, Unión del Centro Democrático (UCD) alderdiko kide izan zen, eta oso urte gogorrak bizitu zituen, ETAk bere alderdikide asko hil baitzituen. 1979an Diputatuen Kongresurako UCDko hautagaia izan zen.
1981ean izan zuen lehen harremana udal politikarekin, orduan sartu baitzen Donostiako Udalean, UCD alderdiko zinegotzi gisa. Ordudanik era aktiboan hartu du parte udal politikan. Garai hartatik aurrera udalbatzan jarraitzen duen politikari bakarra Odón Elortza da, egungo alkatea. Alderdi sozialistako zinegotzirik gazteena zen orduan Elortza. 1985ean, Donostiako Udaleko Osasun eta Ingurumen Zinegotzigoaren ardura hartu zuen Usandizagak. Bi urtera utzi zuen kargua.
UCD eta PDP alderdietako kide izan ondoren, 1987an aldi baterako utzi egin zuen politika, Óscar Alzagak gidatutako alderdia desagertu zenean. Alderdi Popularra berrantolatzean politikara itzuli zen, eta 1995ean, Gregorio Ordóñezen erailketaren ostean, zinegotzi kargua hartu zuen. Gerora Alderdi Popularreko bozeramaile bihurtu zen Donostiako Udalean.
1999ko urrian Hirigintza Diziplina, Osasun eta Ingurumen zinegotzi izendatu zuten, eta kargu horretan aritu zen, harik eta 2002ko martxoan Odón Elortzak PPko kideak gobernu taldetik botatzea erabaki zuen arte. 2000ko ekainean Gipuzkoako Alderdi Popularreko idazkari nagusi izendatu zuten, eta 2001ean Gipuzkoarako eusko legebiltzarkide. Azken kargu hau 1998 eta 2001 artean ere bete zuen.
2004an Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidente aukeratu zuten, María San Gilen ordez. Egun, Donostiako Udaleko Alderdi Popularreko bozeramailea ere bada. Udalbatzako bigarren alderdi nagusia da PP, 27 zinegotzietatik 7 baititu.