Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Gaurkotasuna duten gaiak

PPren ikuspuntutik Donostian gaurkotasuna duten gaiak

Etxebizitza
PPk 13.000 etxebizitza berri eraikitzeko plana aurkeztu du

Asko kezkatzen gaitu Donostian etxebizitzaren inguruan dagoen arazo larriak.
Prezioen garestitasuna eta lur eskasia kontuan izanda, lehentasunezko beharra da etxebizitzarena.
Alderdi Popularraren ustez, Donostian berehala eraiki behar dira 13.000 etxebizitza inguruotan: Morlans, Buenavista, Atotxa Erreka, Txomin Enea, Lugaritz, Antondegi, Loiolako hipika, Igara-Igeldo Hegoa, Zubieta eta Auditz Akular. Eta eraikuntza lan horiek guztiak teknikariek proposatutako eta alderdi politikoek Plan Orokorra Berrikusteko Batzordean onartutako irizpide objektiboak jarraituz burutu beharko lirateke. Izan ere, Donostian ez dago etxebizitzen arazoa gehiago luzatzerik. Kostuak merkatzeko eta egoera behingoz konpontzeko, ezinbestekoa da hiriaren beraren egitura birplanteatzea eta lan guztiak elkarrekin aztertzea.
Oso esanguratsua da Odón Elortza alkateak Auditz Akularreko hirigintza lanari buruz sistematikoki hitz egitea; proiektua, baina, heldu gabe dago oraindik, ez du alderdi politiko bakar baten ere sostengua jaso eta, gainera, oso urruti gelditzen da denboran, gaur bertan onartuta ere donostiarrek gutxienez sei urte itxaron beharko bailukete etxe horietan bizitzen hasteko. Horregatik, guztiz arduragabea iruditzen zaigu alkateak inolako lotsarik gabe esatea Auditz Akularrek etxebizitzaren arloko arazo guztiak konponduko dituela. Hori bakarrik ez; alkateak ezkutatu egiten du gauzagarriak izan arren geldituta dauden hainbat hirigintza operazio handi. Azken finean, etxebizitzaren arloan egiten ari den kudeaketa negargarria ezkutatzeko erabiltzen du alkateak Auditz Akular.
Donostia hiritartzeko askoz ere anbizio handiagoko eredua du Alderdi Popularrak, Elortza jaunak duenarekiko erabat ezberdina. Izan ere, oso irizpide bitxiak ditu alkateak Atotxa Erreka inguruetan hektarea bakoitzeko luxuzko zortzi etxebizitza eraikitzeko, eta Auditz Akularren babes ofizialeko 76 etxebizitza. Zergatik? Kezkagarria iruditzen zaigu erakunde publiko batek hirian eraikitzeko irizpide objektiborik ez izatea eta erabakiak arbitrarioki hartzea, interes jakinek bultzatuta.
Gure ustez, Donostiako hiritarrak, sustatzaile pribatuak eta publikoak, defentsa gabezia kezkagarria pairatzen ari dira, zinegotzi jakin baten erabakien menpe jardun behar baitute. Bien bitartean, Elortza jauna, egin ezazu donostiarren alde, eta irtenbideak eskaini. Atsegina litzateke Donostian babes ofizialeko eta alokairuko etxeak eraikiko dituzten garabiak ikusten hastea.