Donostian Kalitate Plan bat egiteko, European Foundation for Quality Management erakundeak ezarritako kudeaketa eredua hartu beharko genuke erreferentzia bezala.
Donostia kalitatezko turismo hiria izan dadin, turismoaren kudeaketan eragina duten eragile guztiak kontuan izango dituen jarduera markoa diseinatu behar dugu, epe motzerako eta ertainerako.
Beharrezkoa da zerbitzuen katearekin lotutako jarduera guztien arteko harremana hobetzea; adibidez, ostatuen, jatetxeen, garraioen, kulturaren, aisialdiaren, merkataritzaren, ingurumenaren, segurtasunaren edota hiritarren jarreraren beraren artekoa. Turismoa kudeatzeari dagokionez, sistema abangoardista bat ezarri behar dugu, eta ez politika kontinuista huts bat. Sistema honek hobekuntza garrantzitsuak ekarriko lituzke baliabide turistikoen ingurumen kudeaketan, donostiar guztiontzat diru-sarrera handiak ahalbidetuko lituzke, eta enpresa turistikoek Donostiarako zein inguruko herrietarako oso mesedegarriak diren politikak garatzera bultzatuko lituzke.
Planaren garapenean hurrengo agenteek hartuko lukete parte:
- Ostatuek (hotelak, ostatuak, nekazaritza-turismoko baserriak eta kanpinak) eta jatetxeek.
- Enpresa turistikoek eta aisialdiko jarduerek (bidaia agentziak, hartzaileak, biltzarretako eta erakusketetako laguntzaileak, zerbitzu enpresak, kirol jarduerak eta instalazioak).
- Museoekin, kulturarekin eta arte-galeriekin lotutako bitartekoek. Merkatarien elkarteek.
- Udal erakundeek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak.
- Komunikazioak eta Garraioak. (Aireportua, trenak, lurreko udal garraioa, autobus linea erregularrak, ibilgailuak alokatzeko enpresak eta beste garraiolari batzuk).
- Komunikabideek. (Telebistak, irratiak, prentsa idatzia).
Kalitate Plan hau arrakasta handiz garatu da bederatzi inguru turistikotan: Bartzelonan, Zaragozan, Segovian, Calvian, Santiago de Compostelan eta Lanzaroten.