Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Gaurkotasuna duten gaiak

PPren ikuspuntutik Donostian gaurkotasuna duten gaiak

Askatasuna,
elkarbizitzaren erronka

Askatasuna da, zalantzarik gabe, Alderdi Popularraren helburu nagusia. Askatasunik gabe, bigarren mailan gelditzen dira udal kudeaketarekin lotutako auziak, Donostiarako proiektuak, politika ekonomikoak edo bestelakoak. Eta Donostian jende asko bizi da askatasunik gabe. Hiri proiektu batek oinarrizko printzipio demokratiko batzuen errespetuan oinarritu beharra dauka. Donostiako Alderdi Popularrak oso garbi ikusten du esku artean daukagun erronka nagusia ELKARBIZITZArena dela.
GUZTION artean ETORKIZUN hobea planteatu behar dugu, lurralde honetan inor ez dadin besteen gainetik egon. Guztiok izan behar dugu lekua etorkizun horretan. Soberan dauden bakarrak ETAren mamua elikatzen dutenak dira.
Donostiak erreferente izan behar du Euskadin, Elkarbizitzaren adibide; bere balio nagusien artean kulturaren eta ideologiaren aniztasuna dituena, inolako konplexurik gabe, hori baita lurralde honen aberastasun nagusia.