Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Gaurkotasuna duten gaiak

PPren ikuspuntutik Donostian gaurkotasuna duten gaiak

Azpiegiturak
Donostiak aukera historikoa izango du hurrengo urteetan azpiegituren modernizazioari behin betiko bultzada emateko

Aukera hau Europaren eta inguruko herrien garapenari lotuta dago. Udalak garraio eta komunikazio sistemetan inbertsioak egin behar dituela uste du Alderdi Popularrak, bai hiri modernoa, anitza eta dinamikoa izateko, bai inguruko gainontzeko hiriekin integratzeko.
Bestalde, azpiegiturak hobetzeak gure enpresen lehiakortasuna areagotzen lagundu behar du, Donostia Gipuzkoako metropoli bezala hobeto egituratzeko eta bere mugak zabaltzeko. Donostian bizitzeak ez du hiriaren erdian bizitzera mugatu behar; aitzitik, bertatik kilometrotara bizi eta hirira azkar, ziur eta merke hel daitekeenak ere Donostiako parte dela sentitu behar du.
Donostiak inguruan dituen herrialdeekiko abangoardian kokatzea ahalbidetuko dioten azpiegiturak behar ditu, eta bere kokaleku estrategikoari etekina atera, nazio mailan zein Europarekin izan beharreko harremanetan lidergoa izateko.
Donostiako bigarren ingurabidea lehenbailehen definitzearen aldeko apustua egiten dugu, baita trena garatzearen aldekoa ere. Gure ustez, etorkizuna trenez etorriko da eta, horregatik, Donostiako Alderdi Popularrak ibilbide luzeko trenbidea eraikitzea sustatuko du. Alderdi Popularrak Euskadi Europako eskualdeen lidergoan jartzeko konpromisoa du eta, horretarako, gure lurraldeak eskaintzen dituen aukera guztiak erabiliko eta sustatuko ditu.
Bidaiarien garraioan aldiriko zerbitzuak eta intermodalitatea bultzatzen dituzten neurriak sustatzea onuragarria litzateke Donostiako sarreretan izaten diren ibilgailu metaketak arintzeko.
Alderdi Popularraren ustez, beharrezkoa da Donostian trena lurperatzeko proiektua egitea (Donostiako Minimetroa), eta hori burutzeko Gobernu zentralaren eta Europako funtsen finantzazioa lortzea.