Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Gaurkotasuna duten gaiak

PPren ikuspuntutik Donostian gaurkotasuna duten gaiak

Enplegua
Guztiontzako lana sortzea eta beharrean dauden taldeei enplegu bat aurkitu arte laguntzea.

Donostiako Alderdi Popularrarentzat, gizarte politikarik onena enplegua sortzea da. Horregatik, Donostiako Udalean bultzatuko dugun enplegu politikaren lehentasuna lana sortzea izango da, donostiar bat bera ere ez dadin aukeren gizartetik kanpo gelditu. Azken legegintzaldi honetan, María José Usandizaga izan da Garapen Ekonomikoaren, Lanaren eta Merkataritzaren Saileko arduraduna, eta bere kudeaketari esker 3.100 lanpostu berri sortu dira hiru urtetan. Aurrera eramandako proiektuetako batzuk garrantzitsuak izan dira oso: teknologia berriei eskainitako bigarren Enplegu Zentro bat sortu da, enpleguari buruzko bi azoka antolatu dira, INEMekin hitzarmen garrantzitsu bat sinatu da, lurzoru industriala sortu da enpleguaren sustatzaile gazteentzat, etab.
Gure erronka, guztion ahaleginari eta elkarlanari esker mende berri honen lehen hamarkadan enplegu betea lortzea da. Bidezkoa da gure gizarteak enplegu betea lortzearekin amestea, eta gauzagarria izango da gainera, baldin eta erakunde publikook lehentasun nagusitzat hartzen badugu.