Kirolak garrantzi handia du donostiarron bizitzan, besteak beste horretarako aproposa delako hiriaren egitura bera, eta eskura ditugulako kirol instalazioak.
Gaur egun Donostiako gizartearen eskari argia da kirola, eta Alderdi Popularrak gizartearen protagonismoan oinarritutako kirol eskaintzarekin erantzun nahi du.
Osasuna hobetzeko, elkarbizitza errazteko eta lehiakortasuna sustatzeko tresna bikaina da kirola eta, horretarako, ahalegina, leialtasuna, kiroltasuna eta norberaren burua hobetzea bezalako balioak hartzen ditu oinarri. Horrez gain, kirola erabakigarria da urritasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko.
Alderdi Popularraren ustez, kirola gizakion heziketako zati integral moduan ulertu behar da. Gorputz fisikoa funtsezkoa da gizakiaren hezkuntzan zein garapenean.
Horregatik, gure aisialdian kirola egitera bultzatu beharko gintuzkete erakunde publikoek, ohitura guztien artean osasungarrienetakoa baita.