Maria José Usandizaga, Candidata a la Alcaldía de Donostia

Gaurkotasuna duten gaiak

PPren ikuspuntutik Donostian gaurkotasuna duten gaiak

Merkataritza
Donostian 3.300 saltoki inguru daudela kontuan hartuta, ezinbestekoa da sektorearen erronkei aurre egiteko politika aktiboak ezartzea, merkataritza sektorea baita hiriaren benetako motor ekonomikoa

Hain zuzen ere, PP izan zen 1999an sortutako Zinegotzigoaren sustatzailea, eta María José Usandizagak bete zuen kargua, PP udal gobernutik bota zuten arte.
Udaleko politikek eraginkortasuna hobetzera jo behar dute, eta merkataritzako arlo bakoitzaren ezaugarriei erantzuna ematera. Ohiko arazoez gain, beste oztopo bat jasan behar izan du Donostiako merkataritza sektoreak: Eusko Jaurlaritzak ez die merkatarien arazoei inolako arretarik eskaini eta, zerga politiken eta jarrera interbentzionisten ondorioz, ito egin ditu ekonomikoki, finantzarioki eta burokratikoki.
Gobernuak merkataritzaren arloan bultzatutako jarduera askok merkataritzaren eta banaketaren sektoreek ustez duten protagonismoa "zuzentzea" izan dute helburu, eta ez sektorearen arazoak konpontzea. Ondorioz, ez da euskal merkataritzako eragileen interesak orekatzea ahalbidetuko luketen politikarik jarri abian.